Arrasate Bidaiak

Arrasateko bidaia-agentzia bat gara, eta hamar urte baino gehiagoko esperientzia dugu arlo horretan.

Hau eskaintzen dizugu:

  • Banakako bidaiak: oporretako paketeak, hegaldiak, egonaldiak hoteletan, ekitaldietarako sarrerak…
  • Taldeko bidaiak: erretiratuen taldeak, elkarteak, lagun-taldeak, familiak, ikasle-taldeak…
  • Enpresa-bidaiak
  • Ibilgailuen alokairua
  • Hegaldia bakarrik
  • Egonaldiak munduko edozein txokotan.
  • Azoken, batzarren eta ekitaldien antolaketa.
  • Abentura-bidaiak
  • Beste hainbat

Horrez gain, hainbat konturen inguruan aholkatzen zaitugu: aurrez erostearen deskontuak, 2=1 eskaintzak eta umeak doan kanpaina, bai eta zure bidaia kontratatzean onura ematen dizun beste edozein kanpaina ere. Gure promozioen berri ematen dizugu.

Merkatuaren gainean dugun ezagutzak lagundu egiten digu zure erreserba kudeatzeko orduan.
Utz gaitzazu zure bidai-lagun izaten!!!